XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DANONTZAT

Bariñagarrai bakean itxi bear jakue: gauza bat egin bear dala asmatzen badabe, egin azkenerako.

Oin be Bizkaiko abatetxe politena egin dabe.

Ez da oingoa bakarrik.

Begira zer egin eben oin 400 urte pasautxo dala.

Ba zan Barinagan aspaldiko urtietan ermitatxo bat, oingo Eleizea egin aurretik.

Oiñ Iturreta lez, Jemeingo eleizeana zan ermita ori ta etorten zan andik jai-egunetan abade bat Meza esaten.

Beste gauzetarako Jemein'era juan bear: bateatzeko, ezkontzeko, ildakuai lur-emotera, pazkoskoa egitera be bai.

Ta bariñagarrak konporme ez: bertan egitea nai.

Orduan inguruko jauntxuak ta Jemein'go patroiak Martin Barroeta eta Lope Ugarte ziran ta bariñagarren kontra jarri ziran: naikua zala ermita bat Barinagan.

Bariñagarrak ezetz ta asten dira pleituan.

Markiñarrak an da emen lagun asko, baña bariñagarrak joten dabe Paulo III Aita Santuagana.

Lenengotan ondo: bariñagarrak nai eben jueza izentau eban: Logroño'ko kanonigo bat.

Pasau ziran 8 urte ta pleitua ezin amaitu, gastuak be aundiak ta azkenez erabagia emoteko Elorrio'ko ta Etxebarriko Abadea, Martin Berroeta'ren osabea izentau zituen.

Ara emen abade oneik 1552garren urtean emon eben erabagia: Jemein'go abade bat etorriko zala Barinagara biziten, andik aurrera elizkizun guztiak bertan egingo zirala ta Gure Jauna egongo zala, erriak abadeantzako itxurazko etxe barri bat egingo ebala ortu ta guzti ta beste kondiziño batzuk.

Danak konpormau ziran ta bariñagarrak orduan be abatetxe barria egin.